Astea Txio Batean

Astea Txio Batean | Barrena, Suhiltzaileak eta Bowie

Informações:

Sinopsis

Info7; "Akordio garrantzitsua" izan da Pernando Barrena auziperatuarentzat fiskalarekin eta akusazio partikularrekin egin dutena. Onartutako testuak eurentzat kontraesanik ez duela sortzen nabarmendu du. Auziperatuek fiskalak zerrendatutako ekintzetan (bilerak, prentsaurrekoak...) parte hartu zutela onartu dute besteak beste. Barrenaren aburuz, fiskalarentzat delituak izan dira, baina eurek garbi dute egindako lana "zilegia eta eskubide zibil eta politikoetan" oinarritua izan dela. Itxaropena badute lortutakoa eredu edota formula izan daitekeela datozen sumarioentzat: "epai politikoekin ez ezik, alde guztiek adostasunera iristeko borondatea erakusten badute, gatazkaren ondorio guztiei dagokienean bide horretatik ekiteko, eta eredu bezala hartzeko baliagarri izan litezke". Gogoratu du ez direla espetxera joango, baina ez direla absolbituak izan. Gainera 35 militanteek guztira 55 urteko espetxe zigorrak bete dituzte, eta kalkulatu dutenaren arabera, fiantzetan milioi bat eta 300 mila euro xahutu. Haratago e