Astea Txio Batean

Astea Txio Batean | A25 Emakumeen aurkako indarkeria

Informações:

Sinopsis

Iturri: Arrosa (Zebrabidea) http://bitakora.arrosasarea.org/2015/11/26/tertulia-indarkeria-matxista-salaketa-faltsuen-usteak-atzean-gordetzen-duena/ Aste honetan, Lakuako gobernuak Emakumeen aurkako indarkeria Euskadin: herritarren pertzepzioa eta iritziak ikerketa publikatu du atzoko emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira. Horren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen %77k uste dute emakumeen aurkako indarkeria ez dela etengo gizon eta emakumeen arteko berdintasuna egon arte. Ia herritar guztien iritziz, %96ren iritziz, “onartezina” da emakumeen aurkako indarkeria. Baina hamarretik lauk pentsatzen dute “salaketa faltsu asko” daudela. Ba horri tiraka hitz egin dugu tertulian, Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin.