Informações:
Sinopsis
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Xabier Sukiak gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.
Episodios
-
Euskal Herriko Eskolarteko txapelketako finala
02/07/2022 Duración: 50minEkainaren 18an, Iurretako Kepa Arroitajauregi pilotalekuan, sekulako bero sapa zela jokatu zen "Oinak buruan" Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala. Irantzu Idoate izan zen txapeldun. Saio hartako bertsoaldiak entzungo ditugu eta denboraldiko azken bederatzikoa ere jasoko dugu. Nondik nora egingo ote du uda aurreko azken jauzian? Entzun! ...
-
Bigarren Señora sariketako finala
25/06/2022 Duración: 53minSuaren argitan sorginak izan ohi dira gogoan. Gurean bada, bigarren Señora Sariketako finala izango dugu ardatz. Bertan bizi izandakoak ere izan zuen magia berezia eta protagonisten ahotsean jasoko dugu gainera. Leitzako herri antzokian izandako Glosadoreak ere entzungo ditugu eta gure bederatzikoak ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu?...
-
Arabako Bertsolari Txapelketako finala
18/06/2022 Duración: 54min2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala errepasatzeko baliatu dugu honako saio hau. Gasteizko Europa jauregian, ekaniaren 11n izandako saioan, ofiziotan, bakarka zein buruz burukoan botatako bertsoaldiak berreskuratu ditugu. Bederatzikoari ordea egin diogu tartea. Nondik nora ote doa bederatzikoa? ...
-
Arabako Bertsolari Txapelketako final erdiak; Araiako eta Izarrako saioak
11/06/2022 Duración: 52minAzken txanpan da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Finalaren atarian gauden honetan, Araian eta Izarran jokatutako final erdietako saioetako bertsoaldiak bildu ditugu. Denak ezin sartu eta hautaketa egin beharrean izan gara. Bi saiohauen ostean, zehaztuta geratu da finala nortzuk jokatuko duten. Bederatzikoari ere egin diogu tartea! Ea gustuko duzun! ...
-
Adinarekin jolasean: eskolartekotik hasi eta adinekoen egoitzaraino
04/06/2022 Duración: 49minNafarroako eta Arabako Eskolarteko finaletako bertsoaldiak hartu ditugu hasteko, baita Markina Xemeingo gazte egunekoak ere. Bederatzikoa, gazteen eskutik iritsi zaigu. Baina, nori bota ote dio bederatzikoaren puntua Igauri Lopetegik? Adinean gora eginda, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, "Adin adin" programaren barruan 18 bertso saio antolatu dira maiatzean. Xabier Urteaga lankidea, Bergarako Mizpirualde egoitzako saioan izan zen eta han jasotakoekin erreportajea prestatu digu. Entzun nahi al duzu?...
-
Arabako bertsolari txapelketaren jarraipena
28/05/2022 Duración: 49minAurrera doa Arabako bertsolari txapelketa. Dagoeneko final-erdien atarian dagoenez, final-laurdenetako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu saio honetarako; Zigotiako eta Aramaioko saiokoak hain zuzen ere. Bederatzikoa Oreretako emaitz Muruak osatu du eta Nafarroara ere keinu sentikor bat egin nahi izan dugu. ...
-
Matienako Errotakoak eta Iurretan Uztabarritzen ondutakoak
21/05/2022 Duración: 53minBertsoen uzta urta osoan jasotzen dugu. Saio honetarako, bizkaiko soroetatik bildutakoak hautatu ditugu. batetik Abadiñoko Matiena auzoako Errota Kultur etxeko saioko bertsoaldiak ditugu eta bestetik berriz Iurretan "durangaldea uztabarritzen" bertso-zirkuituko saiokoak entzungo ditugu. Gipuzkoan, Zestoan egitekoak diren jaialdi baten berri ere jasoko dugu eta gure bederatzikoa Ipar Euskal Herritik irtsiko zaigu. Nora joango ote da orain? ...
-
Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketa eta II. Señora sariketa
14/05/2022 Duración: 49minItziarren, Lasturko tabernan jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketako aurtengo finala. June Aiestaran izan zen txapelduna. Bada, abiatzear den II. Señora Txapelketan, txapela ordez, pamela janzteko hautagaiak ere prest dira dagoeneko. Danele Sarriugartek emango digu sariketaren berri. Bertso saioetan estimu handia izaten dute ariketa berriek baina... Ia zer deritzozuen Bergarakoari. Bederatzikoak bestalde, Ipar Euskal Herrian jarraitzen du. Norengana joan ote da? ...
-
Festen atarikoak; Bergarakoak eta Zumaiakoak
07/05/2022 Duración: 53minZumaian San telmoen atarian izandako bertso-saioa eta Bergaran, seminarixuan Erramu zapatu bezperako jaialdiko bertsoaldiak dira saio honetako ardatzak. Ipar Euskal Herritik iritsiko zaigu bederatzikoa eta Arabako zein Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruan aste honetan esandakoak ere jasoko ditugu. Ez geratu ordea atarian eta zatoz gurekin!...
-
Bertsolari gazteen 50. Osinalde sariketa
30/04/2022 Duración: 48minGabiriako Osinalde elkartean jokatu zen apirilaren 23an Osinalde sariko finala. Aurreko hiru kanporaketetako sailkatuek osatu zuten seikotea. Ane Zuazubiskar izan zen garaile eta Aner Peritz bigarren. Bertsorik onenaren saria ere Peritzek jaso zuen. Bi urteren ostean, afal-osteko formatura itzuli ziren eta entzungo duzun gisan handia izan zen bertaratuen bertso-gosea. Ea bertaratuek bezainbeste gozatzen duzun guk hautatutako bertsoak entzunez. Bederatzikoa berriz, Zuberoatik jasoko dugu. ...
-
Izpurako bertso eguna eta korrika-korrika beste kontu batzuk
09/04/2022 Duración: 53minIzpuran izandako bertso eguna hartu dugu abiapuntu, baina Korrikak eman digu bertso zaharren bat entzuteko aukera. Korrika bezala Euskal Herriko beste hainbat txoko ere igaro ditugu, Lazkaomendi edota Araba kasu. Azpeitiko Erniarraitz sariketako bertsoaldi batzuk ere berreskuratu ditugu. ...
-
Hitzekin, Korrika eta apropos jantzita
02/04/2022 Duración: 54minPausoz pauso eta eskuz esku dabil Korrika. HITZEKIN jolas egitera gatoz gu ere, baina badaezpada, apropos jantzita. Mendaron eta Zigoitian izandako saioetako bertsoaldiak hartuko ditugu oinarri. Azti ibili, tartean primiziaren bat edo beste ere badago eta! Bederatzikoak Ipar Euskal Herrian jarraitzen du....
-
Gai zurrunak, umore kutsuz: Minbizia eta bizi mina
26/03/2022 Duración: 53minErrenteriako Niessen aretoan Izan Inurri Elkarteak antolatutako bertso saio musikatua dugu oinarri. Gai gordinenek ere komikotik zerbait dutela ikasiko dugu umorearen betaurrekoak jantzita. Gure bederatzikoa ez da faltako eta udaberriaren pare loratu diren plaza batzuen berri ere jaso dugu....
-
Artea, emakumeak eta emakumezko artistak
19/03/2022 Duración: 46minArtea egiten dutenak artistak badira eta hitzekin jolas egitea artea egitea bada... artistez betetako saioa dugu honakoa. Emakumeak izango dira ardatz, Getxoko eta Donostiako plaza banatan hala egokituta. Bederatzikoa berriz, Ipar Euskal Herritik jasoko dugu. ...
-
Jolaserako prest?
12/03/2022 Duración: 54minHitzekin jolas egiteko prest gatoz beste behin ere: Jolas berriak eta esparru ezberdinetakoak jaso ditugu Lezon, Zornotzan edota Iruñean. Hizkuntza, harremanak, futbola, memoria... dena landuko dugu umore kutsuz beteta. Geure geurea dugun jolasa berriz, Hendaian da, handik jasoko dugu bederatzikoa. Animatuko al zara zeu ere jolas egitera? ...
-
Inauteri giroan eta festa gosez, mendebaldetik ekialdera
05/03/2022 Duración: 55minBizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketaren berri jaso dugu, baita Izpuran izango den bertso egunaren berri ere. Gure bederatzikoak ere antzeko jauzia egin du; Bizkaitik Iparraldera egin baitu! Bestalde, Lasarteko irakurle taldeak antolatutako bertso saioan izandako Oria ibaiko hiru Lamiak entzungo ditugu. Baita Tximista sagardotegian izan ziren Marijaia, San Fermin eta Zeledon ere. ...
-
Nerabeak eta hauen kezkak Iparraldeko umorez
26/02/2022 Duración: 52minBaionan, Azkainen eta Etxarri Aranatzen izandako saio bana hartuko ditugu ardatz. Nerabeak, hauen kezkak, lehen bertso saioak eta etorkizuna izango dira bertsoaldietan aterako diren gaiak. Umore kutsua izango dute nagusi, baina seriotasunez jarduten ere badakitela erakutsiko dute. Bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Ba al dakizu nori luzatu dioten puntua?...
-
Maitasuna, oraingo eta lehengo gaixotasunak eta Zeanuriko saioa
19/02/2022 Duración: 51minCovid19ak eragindako egoera ezberdinak jasoko ditugu, honen aurretik gaixotasun "moderno" zeritzenak ezagutuko probesteuko dugu eta bikote kontuak ere enrtzun dizakezu San Balentin izan den astean. Zeanuriko saioa izango da ardatz nagusi eta Bederatzikoak Bilbotik Gernikara egin du jauzi. Entzun! ...
-
Korrikan garai bateko lantokira
12/02/2022 Duración: 52minKorrikan ekin diogu gaurko saioari, KORRIKA-ren ibilbideari erreferentzia eginez, maratoirako prestatuz edota maratoia egin ondoren fisioterapeuta bitxi baten kontsultara joz. Orain 80 urteko, emakumeek lan egiten zuten lantokira ere joko dugu. Nolakoa izango litzateke bertsolariak sortuko lituzkeen lantokia? ...